Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ryzhkov, Nikolai Ivanovitx

Errusiar politikaria (1929). Uraletako S.M. Kirov Institutu Politeknikoan egin zituen ikasketak, eta 1956an Alderdi Komunistako kide egin zen. Bi aldiz aukeratu zuten Sobiet Goreneko kide, eta 1981. urtean Batzorde Zentralean sartu zen. 1985ean politburoko kide izan zen eta urte hartan bertan Sobietar Batasun ohiko Lehen ministro izendatu zuten. Bere politika Gorbatxoven politika ekonomikoarekiko bat etorri zen, oro har.