Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ryu-Kyu

(Japonieraz, Ryu-Kyu edo Nansei-shoto). Japoniako hegoaldeko uhartedia, Ekialdeko Txinako itsasoaren (mendebalean) eta Ozeano Barearen (ekialdean) artean, Taiwan (hegoaldean) eta Kyushu (iparraldean) uharteen artean. 55 uhartek osatua da uhartedia eta hiru multzo nagusitan bereizten dira: Amami-gunto iparraldean, Okinawa-gunto erdialdean eta Sakishima-gunto hegoaldean. 2.254 km2 eta 1.222.45 biztanle. Hiri nagusia, Naha (Okinawa-ko uhartean). Klima tropikala da eta euri ur asko biltzen da ekaitzei esker. Nekazaritza (azukre kanabera, patata, fruitu arbolak, tea) eta arrantza dira ekonomia jarduera nagusiak. v Historia. Txinatarren mende zegoen uhartedia XIV. mendeaz geroztik, XVII. mendean japoniarrek konkistatu zuten arte. Estatu Batuen kontrolpean geratu zen 1945ean. Autonomia estatutu bat eman zioten 1962an, baina 1971n berentzat eskatu zuten txinatarrek. Hala eta guztiz ere, japoniarren esku utzi zuten amerikarrek uhartedia 1972an handik arma nuklearrak kendu ondoren. Gaur egun, ordea, 87 base militar dituzte uhartedian amerikarrek.