Ryu, Txishu
Japoniako antzezlea (Kyushu, 1904). Bontzo izateko ikasten ari zelarik, Shotxiku estudioetan hasi zen zinema mutuko antzezle lan laburrak egiten. Bigarren Mundu Gerraren ostean Yasujiro Ozu-ren begiko antzezlea izan zen, eta aitaren pertsonaia egin zuen haren film gehienetan: Tokyo momogatari (1953, Tokiora bidaia). Atzerrian ezagun egin zuten Ozuren filmez gainera, lan asko egin zuen Shotxiku-n, Keisuke Kinoxita-rekin sarritan: Nijuxi no hitomi (1955, Basa-krisantemo baten gisakoa zen).