Ryan, Robert
Estatu Batuetako antzezlea (Chicago, 1909 - New York, 1973). Max Reinhardt-en eta Stanislavski-rekin ikasle izan zen. Antzerkian aritu zen eta arrakasta handia izan zuen. Edward Dmytryk-en Golden Gloves (1940, Urrezko eskularruak) izan zuen zineman lehen lana. Harrezkero hirurogeita hamar film egin zituen, ia denak maila handiko zinemagileekin: Brooks, De Mille, Fuller, Lang, Losey, Mann, Ophuls, Ray, Renoir, Walsh. Filmak: Born To Be Bad (1950, Gaiztoa izateko jaioa), Bad Day at Black Rock (1955, Egun latza Black Rock-en), House of Bamboo (1955, Banbuzko etxea), Men in War (1957, Gizonak gerran), The Wild Bunch (1969, Talde basatia).