Ruyter, Michiel Adriaansz Von de
Holandar almirantea (Flessinga, 1607 - Siracusa, 1676). Portugalgo independentziako gerran parte hartu zuen 1641. urtean eta ingelesen eta holandarren artekoan 1652-1654 urteetan. 1699. urtean Danimarkako itsas armadarekin batera bi aldiz menderatu zuen Suediako armada. Holandaren eta Ingalaterraren arteko bigarren gerran (1665-1667) garaipena lortu zuen hasieran Monk ingelesaren aurka, baina ihes egin behar izan zuen Monk-ek eta Ruperto printzeak bat egin zutenean. Hala eta guztiz ere, Tamesis ibaian gora egin zuen eta Londresko hiriari setioa ezarri zion Ingalaterrako itsas armadaren ahulezia agerian utzita. Holandako gerra piztu zenean (1672) eta Hagako hitzarmena izenpetu ondoren (1673, frantsesek eta ingelesek osatu zuten armada menderatu zuen Ruyter-ek. Messinako biztanleek espainiarren mendekotasunaren aurkako matxinada bultzatu zutenean (1674) Mediterraneo itsasora abiatu zen Karlos II.ari laguntzeko asmoz baina zauritu zuten Agostako uretan eta handik gutxira hil zen.
- Ruyra, Joaquim
- Ruysbroeck, Jan Van
- Ruysch, Fredrik
- Ruysdael, Jacob van
- Ruysdael, Salomon van
- Ruyter, Michiel Adriaansz Von de
- Ruzicka, Leopold
- Ryan, Robert
- Rybinsk
- Rybnik
- Rydberg, Abraham Victor