Ruysdael, Salomon van
Holandar pintorea (Naarden, 1600 - Haarlem, 1670). Haarlem-eko paisaigileek osaturiko taldeko kidea zen. Hasierako lanetan Van de Velde eta Molijn maisuen eragina igartzen zaio. Flandestar eta holandar pintura tradizioari jarraituz ikuspegiak margotu zituen, neguko paisaiak batez ere. Lan nagusiak: Ibaiertza, Ibai paisaia eta arrantzaleak, Postetxea, Herriko ostatua eta Ubide bat.