Rydberg, Abraham Victor
Suediar idazlea (Jönköping, 1828 - Djursholm, 1895). Politikari eta arte nahiz literaturari buruzko kritikak idatzi zituen Göteborg-eko egunkari nagusian eta Suediako erlijioaren gaineko lehen obra modernoa idatzi zuen 1862an: Bibelns Lära om Kristus (Bibliaren dotrina Kristori buruz). Filosofia, artearen historia eta poesiari buruzko literatura lanak ere argitaratu zituen. Uppsala eta Stockholmeko unibertsitateetako irakaslea izan zen, bestalde. Obra nagusiak: Den sisten Atenaren (1859, Azken atenastarra), Singoalla (1858-1865), Romerska dagar (1877, Erromako egunak), Dikter poesia bilduma (1882) eta Undersökningar i germanisk mythologie (1886-1889, bi liburuki; Germaniar mitologiari buruzko ikerketak).