Rydberg, Johannes Robert
Suediar fisikaria (Halnestad, 1854 - Lund, 1919). Hidrogeno atomoaren espektro lerroen sekuentzian erregulartasun bat aurkitu zuen, Rydberg-en konstantea izenaz ezagutzen dena. Gai bakunen sistema periodikoari buruz ere lanak egin zituen. v Rydberg-en konstantea. Fis. R = 1,0967. 107 m-1 balioa duen konstantea. Hidrogenoaren espektro segidek dituzten uhin luzeren ekuazioetan agertzen da. Balmer-en formulan eta antzeko beste erlazio batzuetan ere hartzen du parte, eta garrantzia handia izan du atomoaren egiturari buruzko teorietan.
- Ruzicka, Leopold
- Ryan, Robert
- Rybinsk
- Rybnik
- Rydberg, Abraham Victor
- Rydberg, Johannes Robert
- rydberg
- Ryder, Winona
- Rykov, Alexei Ivanovitx
- Ryle, sir Martin
- Ryman, Robert