Ruyra, Joaquim
Kataluniar idazlea (Girona, 1858 - Bartzelona, 1939). Familia aberats bateko semea zen. Bartzelonako unibertsitatean egin zituen zuzenbideko ikasketak. Bartzelonako 1895. urteko lore jokoetan sarituak izan ziren haren kontakizun lanak: Mar de llamp (Ekaitza itsasoan), La mirada del pobret (Behartsuaren begirada) eta Les senyoretes del mar (Itsas lamiak). Ondoren etorri ziren Marines i boscatges (1903, Itsasotik eta basotik), Pinya de rosa, Entre flames (1928, Sugarren artean) kontakizun liburuak, El país del plár (1906, Plazerraren herria), La bona nova (1928, Berri ona) eta En Garet a l’enramada (1938, Garet adarretan) obra dramatikoak, eta La educación de la inventiva (1923, Asmakuntzaren hezkuntza) eta Arte y moral (1928, Artea eta morala) saiakerak.