Russell, Ken
Ingeles zinemagilea (Southampton, 1927). Britainiar telebistako egilerik emankorrenetako bat da. Musikagile ospetsuen biografiak egin ditu batez ere, film bitxi barrokoak, zehaztasun historikoa baztertzen zutenak. 1969an Women In Love (Emakume maiteminduak) filma egin zuen, D.H. Lawrenceren eleberriaren egokitzapena. Tommy (1975) zinemaren historiako lehen opera-rocka izan zen, Who taldearen musikaz egina eta arrakasta handia izan zuena. Filmak: The Devils (1971, Deabruak), Lisztomania (1975), Valentino (1977).