Rustaveli, Shota
Georgiar poeta (1172 - 1216). Osaba fraide batek hartu zuen bere babesean, Rustaveliren poesia erlijiozko eta filosofikoetan ageri denez. Tamara erreginari odak idatzi zizkion Georgiako kultura eta aginpidea gorenean zeudenean, hain zuzen. Erreginak gorteko diruzain izendatu zuen eta, tradizioaren arabera, berarekin maitemindu zen Rustaveli. Vepkhis-tqaosani (Pantera larrua zuen zalduna) poema epikoa idatzi zuen, Georgiako literaturaren oinarrizko arauak zehazten zituen obra, hizkuntzalari askoren ustez.