Ruska, Ernst August Friedrich
Fisikari alemaniarra (Heidelberg, 1906 - Berlin, 1988). Siemens-ko departamenduko zuzendari izan zen Berlinen (1937-1955), Max Planck Institutuko ikerlari (1955) eta optika eta mikroskopia elektronikoko irakasle hiri bereko unibertsitate politeknikoan. Lente elektronikoak sortu zituen, mikroskopio elektronikoa osatzeko ezinbesteko aurrerapauso izan zirenak. Fisikako Nobel saria eman zioten 1986an.