Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rut

Moab-eko emakumea, Bibliako Rut-en liburuko pertsonaia nagusia. v Rut-en liburua. Bibliako liburua, Rut-en historia kontagai duena. Juduen erbesteratzearen ondoren idatzi zen kontakizun hau. Laburra da, eta lau pasartetan banatua. Kontakizunen arabera, goseak ez hiltzeko erbestera jo zuen gizon israeldar baten alarguna zen Rut, eta bere amaginarreba Noemi-ri jarraitu zitzaion Kanaan-era itzuli zenean. Belen-en hartu zuen egoitza eta Booz gizon aberatsarekin ezkondu zen. Dabid-en aitona izango zen Obed semea izan zuten. Bonapartek eraginik, hainbat itzulpen egin ziren XIX. mendean euskarara.