Rufino
(Lat. Flavius Rufinus). Erromatar politikaria (Elusa, gaurko Eauze, 335 - Konstantinopla, 395). Akitaniako talde batek bultzaturik eta San Anbrosioren laguntzaz inperioaren zuzendaritzako bulegoetara iritsi zen. Magister officiorum izendatu zuten (388-390) eta Ekialdeko pretorioko prefektoa egin zuten 392an. Arriotarren aurkako esespena bideratu zuen, eta asko aberastu zen egin zituen ondasun konfiskazioei esker. Zeregin garrantzitsua izan zuen San Anbrosio eta San Teodosioren arteko negoziazioetan. Estilicon-ek bultzatuta hil zuten.