Rufino Aquileakoa
(Lat. Tyrannius Rufinus). Teologo latinoa (Concordia, Aquilea, Italia, 345 - Messina, Sizilia, 410 edo 411). San Jeronimoren laguna zen, eta fraide egin zen Aquileatik hurbil. Egiptoko bakartiak bisitatu zituen eta Didimo Itsuaren ikasle izan zen Alexandrian. Jerusalemen jarri zen bizitzen 377. urtean baina Jeronimorekin haserretu zen eta Aquileara itzuli zen 400. urtean. Godoen inbasioaren aurrean Siziliara erbesteratu zen. Origenes-en idazkiak latinera itzuli zituen eta Eusebioren Elizari buruzko historia-ren jarraipenaren egilea izan zen.