Rubicon
(Lat. Rubico). Antzinako Italiako penintsulako Alpeen aurreko ibaia, Galia eta Italia bereizten zituena. Galiako gobernariak ezin zuen ibaia zeharkatu senatuaren baimenik gabe (Lex Cornelia Majestatis), baina Zesar-ek igaro zuen ibaia bere osteekin K.a. 50. urtean eta Alea iacta est! esapide ospetsua bota zuen (Zoria botata dago).