Rozewicz, Tadeusz
Poloniar dramagilea, poeta eta eleberrigilea (Radomsko, 1921). Erresistentzian borrokatu zen Bigarren Mundu Gerra garaian eta poema liburu bilduma batean ezagutarazi zituen gerra garaian bizitakoak: Niepokój (1947, Ezinegona), Czerwona rekawiczka (1948, Eskularru gorria). Bere garaiko gizartean tradizio humanistak eta kulturak izan duen eragina aztertu du ikuspuntu ironiko batetik: Kartoteka (1959), Swiadkowie albo nasza mala stabilizacja (1962, Lekukoak edo gure egonkortasun hauskorra) eta Stara kobieta wysiaduje (1968).