Rojas Vila, Carlos
Katalan idazle eta unibertsitate irakaslea (Bartzelona, 1928). 1951n eskuratu zuen Filosofia eta Letretetako lizentzia Bartzelonako Unibertsitatean, eta 1955ean egin zen doktore Madrilgoan. Irakasle izan zen, besteak beste, Estatu Batuetan, Rollins Collegen (Florida) eta Emoryko Unibertsitatean (Atlanta). Lehen eleberria, De barro y esperanza (Lohiaz eta itxaropenaz) 1957an argitaratu zuen, eta hurrengo urtean kaleratu zituen El futuro ha comenzado (Etorkizuna hasia da) eta El asesino de César (Zesarren hiltzailea), azken hori Ciudad de Barcelona sariduna (1958). Harrezkero irabazi ditu beste zenbait sari ere, adibidez 1968ko "Miguel de Cervantes" Espainiako Literatura Sari Nazionala, Auto de fe (Fede zigorra) lanarekin, Planeta saria 1977an Azaña liburuarekin, Ateneo de Sevilla saria Memorias inéditas de José Antonio Primo de Ribera (José Antonio Primo de Riberaren memoria argitaragabeak); 1980an, Nadal saria El ingenioso hidalgo y poeta Federico García Lorca asciende a los infiernos obragatik eta, 1984an, Espejo de España saria El mundo mítico y mágico de Pablo Picasso (Pablo Picassoren mundu mitiko eta magikoa) idazlanarekin. Baina eleberriez gainera, saiakera ugari ere idatzi ditu: Diálogos para otra España (1966, Elkarrizketak beste Espainia batentzat), Por qué perdimos la guerra (1970, Zergatik galdu genuen gerra), La guerra civil vista por los exiliados (1975, Gerra zibila, erbesteratuek ikusia), Retratos antifranquistas (1977, Erretratu antifrankistak) etab. Eta, azkenik, edizio kritikoak osatu ditu ingeles eleberrigileei buruz.
- Roig, Montserrat
- Rois de Corella, Joan
- Roitegi
- Rojadillo-Boluaga
- Rojas Pinilla, Gustavo
- Rojas Vila, Carlos
- Rojas Zorrilla, Francisco de
- Rojas, Fernando de ;Espainiar idazlea (La Puebla de Montalvan, Toledo, 1465 - Talavera de la Reina, 1541) Tragicomedia de Calisto y Melibea edo La Celestina hitz lauz idatzitako obra dramatikoaren egilea da Oso datu gutxi iritsi dira gaur egunera Rojas-en bizitzaz Zuzenbideko ikasketak egin bide zituen, eta Talavera de la Reinako alkate izan zen La Celestina obraren lehen argitalpena 1499 urtekoa da, 16 kapituluz osatua, eta ez zuen ez izenbururik ez egilearen sinadurarik 1502 urtean argitaratu zen obra osoa: Tragicomedia de Calisto y Melibea; baina ez dago jakiterik azken bost kapituluak nork idatzi zituen Kultura handiko gizona izan zen Rojas ezbairik gabe, eta ondo ezagutzen zituen idazle latino klasikoak, Erdi Aroko komediak eta obra humanistikoak
- Rojo García, Javier
- Rojo, Vicente
- Rojo