Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rochester

Ingalaterrako hego-ekialdeko hiria, Kent-eko konderrian, Medway ibaiaren ertzean, Londresko hiriaren ekialdean. 55.500 biztanle (200.000 mila biztanletik gora ditu Rochester-Chatham-Gillingham-eko hirialdeak). Industria (tresneria mekanikoak eta elektrikoak, eraikuntzarako gaiak, papergintza) da ekonomia jarduera nagusia. Aipagarriak dira 1120-1139 urteetako gaztelu normandiarra eta XII-XIV. mendeetako katedrala. nHistoria. Dubrovicae hiri erromatarrarri dagokio, Kent-eko eta Londresko portuak lotzen zituen gunean zen hiriari hain zuzen. Apezpikuaren egoitza bihurtu zen 604. urtean.