Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rocroi

Frantziako iparraldeko hiria, Ardenetako antzinako suprefetura hiria (Charleville-Mézières), Ardenetako goi-ordokian, Belgikako mugatik hurbil (2,5 km). Aipagarriak dira gotorlekuak (1555-1691). v Historia. Han garaitu zituzten d’Enghien dukearen oste frantziarrek Francisco de Melo Herri Behereetako espainiar gobernariarenak 1643an. Melo-k gaizki defenditutako Rocroi hiria erasotzeko prestatu zen, baina hara hurbildu zen d’Enghien dukea Laon eta Arras-etik bertaratu ziren osteen laguntzaz. Frantsesen garaipen horrek amaiera eman zion XVI. mendeaz geroztik espainiarrak garaitezinak zirelako usteari.