Rockwell gogortasuna
Teknol. Metalen, altzairuen eta aleazioen gogortasuna neurtzeko erabiltzen den banakoa. Gogortasun hori neurtzeko sistema berezi bat erabiltzen da: metala edo aleazioa ukitzen dagoen diametro ezaguneko metalezko esferatxo baten gainean indar konstante bat ezartzen da makina automatiko baten bidez 30 segundotan zehar. Indarra egiteari uztean esfera gehiago edo gutxiago sartuta geratzen da metalean horren gogortasunaren arabera. Makinak duen pantaila batean metal horren Rockwell gogortasuna irakurtzen da. Gogortasun horiHR sinboloaz ere adierazten da.