Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Robles Arangiz, Estibalitz

(Estitxu izenaz ezaguna). Euskal abeslaria (Beskoitze, - Bilbo, 1993). Ipar Euskal Herrian erbesteratu zen Manuel Roblesen alaba. 1968. urtean hasi zen kantuan artista berrientzako antolatutako hiru jaialditan. Euskal Herri osoan kantatzeaz gainera, Mexikon eta Venezuelan ere egin zituen kantaldiak. Herri musikako kantuak, eta Hego Amerikako musikan oinarrituako kantuak abesten zituen. Zortzi disko argitaratu zituen. Aipagarrienak: Euskaldun Makila (1968); Agur Maria (1970); Goazen ikastolara (1975); Zortzikoak (1986).