Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Roboam

Judako lehen erregea, K.a. 931-915 urteetan, Salomonen semea. Hamar leinuen banaketa eragin zuen erregearen tiraniak. Herriak Roboam-en Lehen ministroa zen Jeroboam-i zergak murrizteko eskatu zion; hark, ordea, ez zuen onartu. Matxinatu egin ziren iparraldeko biztanleak eta Jeroboam izendatu zuten beren errege. Roboam-ek, ordea, Judako leinua eta hegoaldeko lagunak bere mende gorde zituen. Horrela sortu ziren Israel eta Judako erresumak.