Robinson, Sugar Ray
Estatu Batuetako boxeolaria (Detroit, Michigan, 1921 - Culver City, Los Angeles, 1989). Estilo bikaina zuen. 1940. urtean hasi zen boxeoan eta welter pisuko munduko txapelduna izan zen 1946an. 1951 arte pisu horretako txapelduna izan zen baina tituluari uko egin zion urte horretan bertan pisu ertaineko irabazle bihurtzeko. Boxeoa utzi zuen hurrengo urtean baina ring-era itzuli zen 1954an eta txapeldunaren gerrikoa jantzi zuen berriro ere. 1966. urtean erretiratu zen betiko.