Rio Grande do Norte
Brasilgo ipar-ekialdeko estatua, Ozeano Atlantikoaren ertzean. 53.015 km2 eta 2.236.000 biztanle. Mugak: iparraldean eta ekialdean, Ozeano Atlantikoa; mendebalean, Ceará; hegoaldean, Paraíba. Hiriburua: Natal. Hiri nagusiak: Mossoró, Caicó. Iparraldea zelaia eta hareatsua da, goi-ordokiak dira nagusi hegoaldean (Borborema-ko goi-ordokia) eta mendiak daude mendebalean. Kostaldea euritsu xamarra da; barnealdea, ordea, idorra. Tenperatura: 25-30 °C urtean. Baso handiak hustu dira XVII. mendetik aurrera, azukre-kanabera sailak landatzeko. Gatz ustiakuntza paduretan (Brasilgo ekoizpen osoaren % 60). Kotoia eta azukre-kanabera. Tungsteno mea garrantzitsuak Borborema-ko goi-ordokian. v Historia. XVI. mendean kokatu ziren portugaldarrak Brasilgo ekialde muturreko kostalde haietan, eta frantses piraten aurka borrokan aritu ziren mende osoan zehar ia. 1599ko Eguberri egunean sortu zuten Natal hiria (horregatik izena), eta kapitain herri bat eratu zuten lurralde hartan. 1633-1654 urteen bitartean holandarrak izan ziren lurraldearen jabe. Garrantzitsuak izan ziren luzaroan azukre-kanaberaren eta, XVIII. mende hasieratik aurrera, kotoiaren ustiakuntza.
- Rio de Janeiro
- Rio de la Plata
- Rio de la Plata
- Rio de Oro
- Rio de Oro
- Rio Grande do Norte
- Rio Grande do Sul
- Rio Grande
- Rio Grande
- Rio Muni
- Rioja