Rio Branco Legea
(Lei do ventre livre, «Sabel askearen legea», ere deitua). 1871n Brasilgo parlamentuak, guraso esklaboen seme-alabak libre uzteko xedea harturik, onartu zuen legea. Rio Branco-ko bizkondeak, Brasilgo lehendakariak, bultzatu zuen legea eta haur haiek aske ziren arren, gurasoen jabeen lurretan egin behar zuten lan hogeita bat urtebete arte. 1888an debekatu zuten, legez, esklabotasuna Brasilen.