Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rin-Chen-Bzang-Po

(Richen Zampo ere deitua). Tibeteko fraide budista (958 - 1055). Indiako testu budista kanonikoak eta exegesiak itzuli zituen tibeterara. Lan hori erabakigarria izan zen Tibeteko budismoak geroztik izan zuen garapenerako. Indian izan ondoren hango fraideak eraman zituen Tiebetera, itzulpen lanetan laguntza ekar ziezaioten. Haren lanak bi alde zituen: testuen itzulpena eta VIII. mendean jadanik itzulitako testuen berrikuspena. “Itzultzaile Handia” ezizenaz ezaguna da.