Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Richardson, Owen Williams

Britainiar fisikaria (Dewsbury, Yorkshire 1879 - Alton, Hamspire, 1959). 1906an Princeton-go unibertsitateko irakasle izendatu zuten, eta 1914an Londresko King’s College-eko zuzendari. 1901ean metal goriek jaurtitzen dituzten elektroiei buruzko lege kuantitatiboak formulatu zituen; hortik eratorria da metalen teoria elektronikoa. 1911 bere izeneko ekuazioa eman zuen argitara. Fisika Nobel saria eman zioten 1928an. v Richardson-en ekuazioa. Emisore termoioniko baten korronte dentsitatearen (j) eta gainalde metaliko igorlearen tenperatura absolutuaren (T) arteko erlazioa adierazten duen ekuazioa.



A Richardson-en konstantea da, e, elektroi bat metaletik erauzteko behar den energia, eta k Boltzmann-en konstantea.