Ribera, Pedro de
Espainiar arkitekto, dekoratzaile eta marrazkilaria (Madril, 1683 - Madril, 1742). Churrigueresco molde barrokoaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen Madrilen; dekorazio osagarri ugari erabili zituen, eraikinen egitura ia guztiz hausteraino (Luis XIV.a Frantziakoaren eta Luis I.a Espainiakoaren hilobiak, 1716; 1726). Obra nagusiak: Virgen del Puertoko ermita (1718), Montserrateko beneditarren elizako kaperak (1720), Olivaresko Konde-dukearen jauregia (1720), Madrilgo San Fernandoko Ospitalea (1726), iturri ugari (Madrilgo Retiroko parkean gaur egun) eta Toledoko zubia (1719-1734).