Rezesvinto
Bisigodoen erregea 653-672 urteetan (Gerticos-en hila, Valladolid, 672). Bisigodoen mendeko penintsularako lege batasunaren bermea izan zen Liber iudiciorum arautegia (654) idatzi zuen zuzenbide erromatarrean oinarrituta. 655 eta 565. urteetako Toledoko IX. eta X. kontzilietarako deia egin zuen.