Reeves, Keanu
Kanadar antzezlea, libanon jaioa (Beirut, 1965). Australia, New York eta Toronto artean igaro zuen haurtzaroa. Toronton, ohiko ikasketak alde batera utzita, antzezpen ikasketak egiten hasi zen. Antzezle gisa telebista sail baterako egin zuen debuta: Hanging. 1985ean parte hartu zuen lehen aldiz film batean, eta hurrengo urtean ospe handia lortu zuen Young Blood filmean egindako lanarengatik. XX. mendearen bukaerako antzezle gazte onenetako bat izan da. Film aipagarrienak: Harreman arriskutsuak (1988, Stephen Frears); Aurreko gaua (1989, Tom Eberhardt); Pennsylvaniako printzea (1988, Ron Nyswander); Drakula (1992, Francis Ford Coppola); Buda txikia (1993, Bernardo Bertolucci); Ezer ez eta festa (1993, Kenneth Branagh); Speed (1994, Jan de Bont); Suizidatu nintzen azken aldia (1997, Steven Kay).