Reed, Walter
Estatu Batuetako kirurgilaria, patologoa eta bakteriologoa (Belroi, Virginia, 1851 - Washington, 1902). 1898. urtean, Espainia-Amerika gerra bitartean, tifus sukarra ikertzeko talde bateko zuzendari izendatu zuten. Carlos J. Finlay kubatar sendagilearen argibideei jarraituz, esperimentuen bitartez frogatu zuen sukar horia Aëdes aegypti zomorroak zabaltzen duela.