Rees, Martin John
Ingeles astronomoa (1942-1993). Matematika eta astronomia ikasketak egin zituen Cambridgeko Unibertsitatean, eta ikasketak bukatuta eskolak eman zituen bertan, Astronomia Institutuan. Quasarrak aztertu ditu, eta garrantzi handiko ikerketak egin ditu galaxien eraketaz eta hondoko irrada kosmikoen sorreraz. Quasarren banaketari buruzko bere ikerketek sorrera jarraituaren teoria kosmologikoa baztertzen lagundu zuten. Bere ustez eta berak aztertu duen printzipio antropikoaren arabera, unibertsoa oso bestelakoa balitz ez ginateke hemen izango hura aztertzeko, eta horregatik da den bezalakoa. Halaber, gure hau unibertso pila bateko bat besterik ez ote den ere izan du aztergai.