Redondo, Onésimo
Espainiar politikaria (Quintanilla de Onésimo, Valladolid, 1905 - Labajos, Segovia, 1936). Libertad aldizkariaren sortzailea. La conquista de España taldeko kide izan zen, eta 1931n JONSen sorreran parte hartu zuen; Portugalera erbesteratua izan zen 1932ko abuztuko matxinadaren ondorioz. 1933an Espainiara bueltatu zen, eta JONSen eta Falange Españolaren bateratzean parte hartu zuen. 1936an Avilan preso hartu zuten, eta nazionalistek askatu zuten urte berean. Guduan hil zen.