Raynouar, François-Juste-Marie
Frantses dramagilea eta politikaria (Brignoles, 1761 - Passy, 1836). Legebiltzarreko diputatu izan zen, girondarren aldetik (1791), Thermidor-ko 9ko hilketatik ihes egin ahal izan zuen (1793) eta Robespierre hil ondoren (1794) jendaurrera itzuli zen. Ondoren tragediak idatzi zituen, Caton d’Utique (1794), Les Templiers (1805), baina Napoleonen haserrea piztu zuen Les États de Blois, ou la mort du duc de Guise antzerki lanarekin (1810, Blois-ko estatuak edo Guise-ko dukearen heriotza). Erudizio lanak egin zituen ondoren: Choix des poésies originales des troubadours (1816-1821, Trobadoreen poema hautatuak) eta Lexique roman hiztegia, hil ondoren argitaratua (1939-1944).
- Ray, Satyajit
- Rayleigh, John William Strutt
- Raymond, Alexander Gillespie
- Raymond
- Raynal, Guillaume
- Raynouar, François-Juste-Marie
- rayon
- Razi
- Razin, Stenka
- Rb
- Ré