Ré
Frantziako mendebaleko kostaldeko uhartea, Charente-Maritimeko departamenduan, Arroxelako hiriaren parean, Ozeano Atlantikoan. 28 kilometro luze da eta 3-5 kilometro zabal. 10.274 biztanle. Hiri nagusiak: Ars-en-Ré eta Saint-Martin-de-Ré. Nekazaritza (garia, garagarra, esparragoak, mahatsa), arrantza eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak. Ikusgarriak dira Vaubanen harresiak. Kontinentearekin lotua dago 3 km-ko zubi baten bidez.