Razi
edo Rhazes, (Abu Bakr Muhammad ibn Zakariya al-). Pertsiar osagilea eta filosofoa, Rhazes izen latinoaz ere ezaguna (Rayy, Pertsia, egungo Iran, 865 - Rayy, 923). Medikuntzako 50 obratik gora idatzi zituen arabieraz. Continens latinera itzulitako entziklopedia handia idatzi zuen, Europan XVI. mendea arte erabili zena. Al-Mansur-entzako liburua idatzi ondoren Baztangaren eta eskarlatinaren gainean obra guztiz garrantzitsua argitaratu zuen, baztangaren lehen deskripzio klasikoa egiten duen obra, alegia. Filosofiako 40 obratik gora idatzi zituen bestalde (logika, metafisika, teologia) eta erlijioaren eta filosofiaren arteko bateraezintasuna azpimarratu zuen.