Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rakel

Bibliako pertsonaia (Genesia, XXIX-XXXV), Labanen alaba eta Jakoben emaztea. Jakobek Labani eskatu zion alaba eta hark onartu zion, bere zerbitzuan 7 urtez lanean jartzen bazen. Epea amaitu zenean, Rakelen ahizpa Lia eskaini zion Labanek Jakobi eta beste 7 urte zain egon behar izan zuen Rakelekin ezkontzeko. Bi seme izan zituzten, Jose eta Benjamin, eta bigarrenaz erditzean hil zen Rakel. Belendik hurbil hilobiratu zuen Jakobek.