Rajoy Brey, Mariano
Espainiar politikari eta legelaria (Madril, 1955). Zuzenbide ikasketak egin zituen, Santiagon. Alianza Popular (AP) alderdiko kide gisa, Galiziako Legebiltzarrerako lehenengo hauteskundeetan (1981), diputatu aulkia lortu zuen. 1983an, udal hauteskundeetan, Pontevedrako Udaleko zinegotzi hautatu zuten, diputatu probintzial izateaz gainera. 1986ko ekainean Pontevedrako Diputazioko Lehendakaritza eskuratu zuen, gehiengoaren babesaz, eta kargu horri eutsi zion Galiziako gobernuaren krisia arte, 1986ko irailean. Urte horretako hauteskunde orokorretan, aurreneko tokia zeukan Pontevedrako Kongresuko hautagai zerrendan, eta aulkia lortu zuen. Diputatu nazional izan zen azaroa arte, Galiziako Xuntako Lehendakariordetza hartu zuen arte. Xuntako lehendakari Fernández Albor-ek izendatu zuen lehendakariorde, Xosé Luis Barreiroren dimisioaren ondoren. 1987ko azaroaren bukaeran Pontevedrako APko lehendakari hautatu zuten, eta 1991ko uztailean dimisioa eman zuen arte eutsi zion karguari. Partido Popular (PP) alderdiaren XI. Biltzarrean Agintaritzako idazkariorde hautatu zuten. 1996ko martxoan diputatu hautatu zuten berriro, Pontevedran, PPren aldetik. 1996ko maiatzean Administrazio Publikoetako ministro izendatu zuten. 2001. urtean Barne ministro izendatu zuten, Jaime Mayor Orejaren ordez.
- Rajastan
- Rajastango basamortua
- Rajk, László
- Rajkot
- Rajmanov, Imamoli
- Rajoy Brey, Mariano
- rajput
- Rajshahi
- Rakaposhi
- Rakel
- Rakoczi