Rakovski, Georgi
Bulgariar idazlea eta abertzalea (Kotel, 1821 - Bukarest-etik hurbil, 1867). Bulgariako herriaren askatasun politikoaren alde borrokatu zen Danubioko beltxarga bere egunkariko lerroetatik eta Bidaiaria basoan poemaren bidez (1958). Hiltzera kondenatu zuten eta Marseillara erbesteratu behar izan zuen. Bulgariarrez osatutako gudaroste bat antolatu zuen Serbian, eta Errumanian eman zituen azken urteak. Bulgariar etorkinez arduratu zen han, eta bere herriko aitzindari izpirituala izan zen.