Rakovski, Khristian Georgievitx
Bulgariar iraultzailea (Kotel, 1873 - Sobietar Batasuna, 1941). Montpellier-en egin zituen medikuntzako ikasketak. Alderdi sozialista antolatzeko lanetan jardun zuen Bulgarian lehenik eta Errumanian 1900tik aurrera. Errusiako iraultza gertatu zenean Moskura abiatu zen (1917) eta Sobietar Batasuneko alderdi komunistako kide egin zen (1919). Ukrainako komisarioen kontseiluko lehendakari izendatu zuten eta sobieten ordezkari izan zen Londresen (1923-1925) eta Parisen (1925-1927). Trotskismoaren jarraitzaile zelakoan, alderditik bota zuten 1927an, eta 20 urtez bortxazko lanak egitera kondenarazi zuen Stalinek.
- Rakaposhi
- Rakel
- Rakoczi
- Rakosi, Matyas
- Rakovski, Georgi
- Rakovski, Khristian Georgievitx
- Rakowski, Mieczyslaw
- Raleigh, sir Walter
- rallentando
- rally
- RAM