Rajastango basamortua
Rajastango estatuko erdi-mendebaleko basamortua. 142.000 km2 ditu eta Aravalli mendialdetik (iparraldean) Luni ibairaino (hego-ekialdean) hedatzen da. Jodhpur, Ganganagar, Churu eta Jhunjhunu dira basamortuko hiri nagusiak. Laborantza (garia, garagarra, kotoia, azukre kanabera), abere hazkuntza (behi eta gamelu aziendak) eta lurpeko aberastasunen ustiakuntza (gatz, marmol eta zilar hobiak) dira ekonomia jarduera nagusiak.
- Raitt, Bonnie
- Raizman, Juli Jakovlevitx
- raja
- Rajang
- Rajastan
- Rajastango basamortua
- Rajk, László
- Rajkot
- Rajmanov, Imamoli
- Rajoy Brey, Mariano
- rajput