Raizman, Juli Jakovlevitx
Errusiar zinema zuzendaria (Mosku, 1903). Literaturaren mundutik iritsi zen zinemara; antzezle ere izan zen zuzentzen hasi aurretik. Katorga (1928), bere bigarren filmak, eman zuen ezagutzera, baina fikzio politikoa eta dokumentalismo lirikoa nahasten zituen Lurra egarri da filmak (1930, Zemlia zazdet) eman zion ospea. Ondorengo lanak errealismoaren bidetik egin zituen. Azken gaua (1937, Posledniaia noc) da agian bere filmik biribilena. Nahien garaia (1984, Vrenia zelanii) du bere azken film luzea.