Rainis, Janis (Plieksans)
Letoniar olerkaria (Tadenava, Kurlandia, 1865 - Riga, 1929). Dienas Lapa egunkaria sortu zuen 1891. urtean eta Errusiara erbesteratu zuten 1897an hartan adierazten zituen ideia sozialista eta iraultzaileak zirela eta. 1903. urtean itzuli zen Letoniara eta poesia bilduma bat argitaratu zuen: Talas noskanas zila vakara (Arrats urdineko oihartzun urrunak). Suitzan bizi izan zen 1906-1920 urteetan, eta han idatzi zituen Gals un sakums (Hasiera eta amaiera), Urrezko zaldia eta Sua eta gaua poesia bildumak. 1920. urtean itzuli zen burujabetasuna eskuratu berria zuen Letoniara eta Hezkuntza ministro izendatu zuten.