Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Racovita, Emil

Errumaniar biologoa (Iasi, 1868 - Bukarest, 1947). Itsas faunari buruzko ikerketak egin ondoren lezeetako fauna aztertzen hasi zen eta bioespeleologiaren oinarriak ezarri zituen. René Jeannel-ekin batera leizeetako faunari buruzko lehen aldizkaria kaleratu zuen eta 1920an espeleologiako lehen institutua sortu zuen Cluj-en. Leizeetako animalien bizi-baldintzak, troglobioen bilakaeraren ereduak, haien ugalketa, geografia banaketa eta zoologia sistema ikertu zituen lehen biologoa izan zen.