Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

QwaQwa

edo Basotho QwaQwa. Hego Afrikako estatu burujabetasun gabea (homeland), Orange estatuan. Hego-mendebaletik Lesotho estatuarekin egiten du muga, eta hego-ekialdetik Natal probintziarekin. 502 km2; 155.000 biztanle. Hiriburua: Phuthadijthaba (Witsieshoek). Drakensberg mendikatean dago, eta 1.675-3.050 m garai diren mendiek inguratutzen dute. Hegoaldeko sotho-en (basuto-en) bizilekua da. Ekonomia nekazaritzan oinarritua da.