Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Quintero, Ednodio

Venezuelar idazlea (1947). Venezuelako azken hamarraldietako idazle aipagarrienetako bat. Eleberriak eta herri giroko ipuinak idatzi ditu, eta ipuin idazle gisa nabarmendu da batez ere: La muerte viaja a caballo (1974, Herio zaldiz ibiltzen da), El agresor cotidiano (1978, Eguneroko erasotzailea), La línea de la vida (1988, Bizitzaren lerroa). Eleberrietan ipuinetan baino unibertso zabalagoak arakatzera jo du: La danza del Jaguar (1991, Jaguarraren dantza); La bailarina de Kachgar (1991, Kachgarreko dantzaria).