Quisling, Vidkun
Norvegiar militar eta politikaria (Fyrisdal, 1887 - Oslo, 1945). Norvegiako enbaxadore militarra izan zen San Petersburgon eta Finlandian, eta Gerra ministroa 1931-1933 bitartean. Nasjonal Samling (Nazio Batasuna) alderdi eskuindarraren sortzailea eta buruzagia izan zen. Bigarren Mundu Gerran Alemaniak Norvegia inbaditu zuenean (1940) Hitler-en esanetara jarri zen, eta hark gobernuburu izendatu zuen (1942). Bigarren Mundu Gerra bukatu zenean atxilotu eta hil zuten.