Quintana, Manuel José
Espainiar idazle eta politikaria (Madril, 1772 - Madril, 1857). Meléndez Valdés-en ikasle izan zen, eta Jovellanos-en eragina ere izan zuen. Haren ideia liberalak zirela eta espetxeratu egin zuten Fernando VII.aren agintaldian, baina Elisabet II.aren garaian garrantzizko karguak izan zituen; besteak beste, erreginaren irakaslea izan zen. Haren lanak bi sail nagusitan bil daitezke: abertzaletasunari buruzkoak eta zientziaren aurrerapenari buruzkoak. Prosa, olerkiak eta saiakerak idatzi zituen. Haren lan aipagarri batzuk: Las reglas del drama (1791), El duque de Viseo (1801), Poesías selectas castellanas (1807, 1817), Diez cartas a lord Holland (1820-1823), Vidas de españoles célebres (1807).