Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Quintana Roo

Mexikoko hego-ekialdeko estatua, Yucatango probintziako ekialdean. 50.350 km2 eta 226.000 biztanle (1980). Hiriburua, Chetumal. Ekonomia jarduera nagusia basoen ustiatzea da, txikle eta kopra zuhaitzena bereziki, baina arrantzak eta kokoen ekoizpenak ere garrantzia dute. Maien inperioaren garaiko aztarna ugari daude.  v  Historia. Maien lurraldea izan zen espainiarrek menderatu zuten arte (1517 inguruan). 1847ko matxinadaren ondoren indiarrek berreskuratu zuten.